Ekonomia -
Aldundiaren proiektua
Gipuzkoarrek ez dituzte bidesari berriak ordainduko
Ordainpekoak ez diren errepideek autoa erabiltzen duten gipuzkoarrentzat doanekoak izaten jarraitzea proposatu du Aldundiak.
Erredakzioa
Gaur egun ordainpekoak ez diren errepideek doakoak izaten jarraitzea proposatuko du Gipuzkoako Aldundiak, ibilgailu arinentzat, Euskadi Irratiak aurreratu duenez.
Neurri hori Batzar Nagusietara eramango du Aldundiak, errepideak finantzatzeko planaren baitan.
Haon zuzen ere, autoa erabiltzen duten gipuzkoarrentzat N-1, A-15-, N-121 eta GI-632 errepideak doan izatea proposatuko du foru erakundeak.
Kamioilarien kasuan, Europar Batasunak ez du baimentzen bertako garraiolarien aldeko diskriminazioa egitea, baina Aldundia sektoreko ordezkariekin hitz egiten ari da, kamioilari gipuzkoarrak ez kaltetzeko bide bat aurkitzeko.
Gipuzkoatik kanpoko kamioiek eta autoek, horiek bai, bidesari guztiak ordaindu beharko dituzte.
Aldundiak aurkpe sistema bat jarri nahi du errepideetan, autoak gelditu gabe identifikatzeko, ez baita ordainlekurik egongo.
Foru arau proiektuak Bruselaren oniritzia behar du, eta gaur Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura diputatuak lehen hartu-emana izan du Europar Batasuneko ordezkariekin. Pasu hori emanda, datorren astean aurkeztuko du Aldundiak egitasmoa.