Ekonomia -

Kalifikazio agentzia

Kutxabanken maila BBB-n utzi du Fitch agentziak

'Nahiko' bat da. Bankuak izan dezakeen maila gorena da, gainera, kalifikazio hori berori baita Espainiako zorrak duena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabanken kalifikazioa BBB mailan mantendu du Fitch agentziak, bankuak berak ohar batean bidez jakitera eman duenez. 'Nahiko' bat da, Kutxanbankek izan dezakeen mailarik gorena, nota hori berori baita Espainiako barne zorrak duena. Espainiako ekonomiaren ahultasunagatik jaso du aurreikuspen negatiboa, Kutxabankek azaldu duenez.

BBK, Kutxa eta Vital kutxen fusioaren ondorioz bankuak dituen aktiboen kalitatea, minoristen finantzaketa oinarri ''zabal eta egonkorra'', galerak bere gain hartzeko gaitasuna eta ''kudeaketa ibilbide sendoa'' izan ditu agentziak oinarri bere azterketan.

Halaber, beste ezaugarri positibo batzuk ere aipatu ditu, tartean Kutxabankek etxebizitza sustatzaileen maileguekiko lotura ''txikia'' (2012 bukaeran maileguen % 11) duela eta bankuak Euskadin  lehen mailako postua duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea