Ekonomia -
INEren datuak
KPI puntu bat jaitsi da eta % 1,4an kokatu da apirilean
2010eko martxoko maila berean ezarri da, batik bat elektrizitatearen eta erregaien prezioen beherakadengatik.
Erredakzioa
KPIaren urteko tasa puntu bat jaitsi da, eta % 1,4an dago apirilean, INE Estatistika Institutu Nazionalak argitaratu duen KPIaren adierazle aurreratuaren arabera.
Indize hori KPIren aurrerapena da. Azken horren behin betiko datua maiatzaren 14an ezagutaraziko da, baina normalean ez da asko aldatzen.
Elektrizitatearen eta erregaien prezioen beherakadak eragin du batik bat KPIren datuan, Estatistika Institutu Nazionalaren arabera.
Halaber, kontsumorako prezioen indize harmonizatua ere argitaratu du INEk, hau da, euroguneko herrialde guztien eboluzioa modu berean neurtzen duen indizea. Horren arabera, urteko tasa % 1,5ean kokatu da, hau da, aurreko hilarekin alderatuta 1,1 puntu gutxiago.
2012ko urritik, tasa % 3,5ean kokatu zenetik, inflazioaren igoera baretu egin da, aurtengo martxoan % 2,4ra iritsi arte.