Ekonomia -
Sustapen Ministerioaren datuak
Zazpi euskal udalerri, etxebizitza garestienen zerrendaren buru
Donostia da zerrendan lehena, bertan, metro karratuak 3.784,8 euro balio baititu.
Erredakzioa
Etxebizitza garestiena duten herrien artean, zazpi euskal udalerri azaltzen dira Espainiako Sustapen Ministerioak argitaratu dituen datuen arabera.
Ikerketa horrek martxoko datuak hartzen ditu kontuan, eta 25.000 biztanletik gora dituzten udalerrien datuekin egin da.
Zerrendan lehena Donostia da, bertan metro karratuak 3.784,8 euro balio baititu. Ondoren, Getxo azaltzen da (3.540,8 euro), eta hirgarren, Bilbo (2.960,1).
Zerrendan Leioa (2.801,9), Irun (2.717,1), Errenteria (2.702,2) eta Santurtzi (2.692,5) ere azaltzen dira.
Horien guztien atzetik, Majadahonda eta Sant Cugat del Valles azaltzen dira.
Halaber, EAE 2013ko lehen hiruhilekoan iazko datu berarekin alderatuta etxebizitza librearen prezioa aldatu ez den erkidego bakarra da. Espainiaren batez besteko jaitsiera % 7,9koa izan da.
Jaitsiera horrekin, Espainiako etxebizitza librearen prezioa metro karratuko 1.519 eurokoa da; 2004tik baxuena.
Estatistikak kontuan hartuta, 2008ko lehen hiruhilekotik, hau da, higiezinen sektorearen "boom"-az geroztik, metro karratuaren prezioa % 27,7 jaitsi da batez beste.