Ekonomia -
'Falciani zerrenda'
Falciani estraditatzearen aurka dago fiskala, kolaborazioa argudiatuta
Suitzak eskatu du estraditazioa, HSBC bankutik datuak ateratzeagatik. Datu horiei esker, ustez iruzur fiskala egin zuten 130.000 lagun identifikatu dituzte. 2012an atxilotu zuten, Bartzelonan.
Erredakzioa
Hervé Falciani informatikaria Suitzara estraditzearen aurka agertu da Dolores Delgado Auzitegi Nazionaleko fiskala, kolaboratu duela argudiatuta. 2012an atxilotu zuten Falciani, Bartzelonan, HSBC Private Bank banketxetik datuak ateratzeagatik, eta, Suitzak haren estradizioa eskatu du. Datu horiei esker, ustez iruzur fiskala egin zuten 130.000 lagun identifikatu zituzten, eta, hala, fiskalak uste du ezin dela Frantziako, Italiako, AEBetako eta Espainiako agintariekin kolaboratu duen pertsona bat ''zigortu''.
''Mota honetako arauak ezartzen ari garenean eta jendeak kolaboratzea eskatzen ari garenean, ezin dugu delitu zantzuak ikusi eta horiek salatu eta jakitera eman dituzten lagunak zigortu'', defendatu du Delgadok, Falcianiren estraditazioa jorratzeko egin dute bistan.
Informatikaria 2012ko uztailaren 1ean atxilotu zuten Bartzelonan, Suitzako agintariek inteligentzia ekonomikoaren kontrako delitua, informazioaren lapurreta, eta banku eta merkataritza sekretua hautsi izana leporatu ondoren.
'Falcini zerrenda' hainbat prozesu judizialetan eskatu izan dela gogora ekarri du fiskalak, eta, besteak beste, 'Gürtel' auzia aipatu du.
Falcianiren adierazpena
Informazio hori zabaltzeagatik inongo ''eskupekorik'' eskatu izana ukatu du Falcianik bere adierazpenean, eta, asmo bakarra bankuan egiten ziren jarduerak salatzea zela gaineratu du, haren hitzetan ''eskandaluzkoak'' zirelako.