Ekonomia -

Prezioen bilakaera

KPI % 2,4an kokatu da martxoan

Erregaien eta elikagaien prezioaren jaitsierak eragin du, batik bat, beherakada.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urte arteko inflazioa bi hamarren jaitsi da martxoan Euskal Autonomia Erkidegoan eta % 2,4an kokatu da. Hilabeteko bilakaerari erreparatuz gero, berriz, tasa sei hamarren igo da.

Estatuko Estatistika Institutuak kaleratu duen Martxoko Kontsumorako Prezioen Indizean Arroparen eta Zapaten sektoreak jasan du igoerarik handiena (% 5,1) , ondoren Aisiak eta Kulturak egin dute gora gehien (% 1,5). Jaitsierarik nabarmenena, berriz, garraioen taldeak jasan du, guztira lau hamarren egin du behera.

Bizkaia izan da urte arteko inflaziorik handiena erregistratu duen EAEko lurraldea,% 2,5ean kokatu da KPI, Gipuzkoan, berriz, %2,4an eta Araban % 2an.

Otsaileko datuekin alderatuz gero, prezioak 7 hamarren igo dira Gipuzkoan, 6 hamarren Bizkaian eta 3 hamarren Araban.

EAEko KPIren urte arteko tasa Estatuko batez bestekoaren berdina izan da. Beherakada horretan, batik bat, erregaien eta elikagaien prezioen jaitsierak eragin dute.

Nafarroan, berriz, % 0,6 igo dira prezioak martxoan aurreko hilabetearekin alderatuta. Urte arteko tasa, berriz, % 2,4ean kokatu da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea