Ekonomia -

Finantza-erreskatea

Zipreren erreskatea 'korralitoa' izatea ukatu du Espainiako Gobernuak

Ekonomia Ministerioak esan duenez, Eurotaldeak Zipreri eskanitako 10.000 milioiko erreskatea "akordio ona da, herrialdearen arazo zehatza konpontzen duelako".

Luis de Guindos Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE
Luis de Guindos Ekonomia Ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipre erreskatatzeko Eurotaldeak eta Nazioarteko Diru Funtsak ostiral gau honetan adostutako ituna "akordio ona" dela azpimarratu dute Espainiako Ekonomia Ministerioaren iturriek. Halaber, akordioa 'korralitoa' izatea ukatu dute, Zipreko Gobernuak ez baitu herritarren diru-gordailuak blokeatu.

Ekonomia Ministerioaren arabera, 100.000 eurotik gora duten Zipreko herritarrek % 9,9ko ezohiko zerga berezia ordaindu beharko dute. Hala ere, "akordioa positiboa da, herrialdearen arazo zehatza konpontzen duelako, eta euroaren egonkortasunari buruzko mezu argia helarazten duelako".

Iturri berdinak azpimarratu duenez, "ezin dugu esan egungo egoera 'korralitoa' denik, tasa astelehenera arte bakarrik gordeko dituelako". "Ez dira herritarren diru-gordailuak blokeatuko, herritarrek dirua askatasunez mugitu ahal izango baitute", adierazi du.

"Ziprerentzako irtenbide zehatza da, egoera oso konplexua delako, izan ere, BPGren % 80 finantza-sistemari dagokio", esan du. "Euroaren egonkortasuna bermatzeko tresnak ditu Europak, eta egonkortasun hori bermatzeko asmoa argi dute Europako herrialdeek", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea