Ekonomia -

LET dela eta

Aurrerapausorik gabe bukatu da Iberiako langileen lehen greba astea

Ostiral honetan, 67 hegaldi geratu dira bertan behera euskal aireportuetan, horietatik 50, Loiun.

34 hegaldi bertan behera euskal aireportuetan Iberiako grebagatik. Irudia: EFE
34 hegaldi bertan behera euskal aireportuetan Iberiako grebagatik
34 hegaldi bertan behera euskal aireportuetan Iberiako grebagatik. Irudia: EFE

Eredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan bukatu da Iberia berregituratzeko egin nahi duten planaren kontra langileek deitutako lehen greba astea, baina negoziazioetan ez dute aurrerapausorik egin. Hala ere, gatazka konpondu ahal izateko bitartekari batek parte hartzea onartu dute bi alderdiek.

Egun hauetan zehar, ehunka hegaldi geratu dira bertan behera, eta hainbat elkarretaratze eta protesta egin dituzte langileek aireportuetan.

Ostiral honetan, 67 hegaldi geratu dira bertan behera euskal aireportuetan, irten behar eta heldu behar zirenen artean.

Loiun, 50 hegaldi bertan behera geratu dira Iberiako sindikatuek emandako datuen arabera. Horietatik hainbat Iberia hegazkin konpainiak antolaturiko hegaldiak ziren, eta beste hainbat Air Nostrum, Vueling, Lufthansa, Turkish Airlines edota Air Berlin enpresenak, hain zuzen ere, Iberiako lurreko langileen lanaz baliatzen baitira konpainia horiek.

Hondarribian, lau hegazkin geratu dira Madrilera joan ezinik eta beste hainbat Barajasetik bertara, Iberiako sindikatuek jakinarazi dutenez,

Noainen aireportuan gelditu dira hegaldi gehiago bertan behera, horra heldu edo irten behar ziren bederatzi hegaldi ez direlako egingo.

Guztira, 283 dira enpresako langileen bosgarren greba egunean eragina izango duten hegaldiak.

Grebaren jarraipena ia %100ekoa izan da Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan, Euskadiko CCOO sindikatuaren arabera. Horren esanetan, gutxieneko zerbitzuak betetzen ari dira, baina horietako hegaldi gehienak atzerapenarekin ateratzen ari dira.

Langileen protesta ekitaldiak

Barajaseko 4. terminalean deitu duten elkarretaratzea dela eta, enpresak iberia.com-en ontziratzeko agiria ateratzea, garraio publikoak erabiltzea eta denbora gehiagorekin aireportura heltzea gomendatu die bezeroei.

Bestalde, 400 langile inguruk parte hartu dute gaur Loiuko aireportuan egin diren mobilizazioetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea