Ekonomia -
Funtzioarioei
AN: 'Ordainsaria kentzea Konstituzioaren aurkako neurria izan daiteke'
Neurri horren aurka "Konstituzio kontrakotasun" auzi bat aurkeztu ala ez erabaki aurretik, Auzitegi Nazionalak aldeak eta Fiskaltza batuko ditu.
Erredakzioa
Estatuko funtzionarioei gabonetako ordainsaria kentzea "konstituzionala" den zalantzan jarri du Auzitegi Nazionaleko Gizarte gaietako aretoak. Neurri horren aurka "Konstituzio kontrakotasun" auzi bat aurkeztu ala ez erabaki aurretik, Auzitegi Nazionalak aldeak eta Fiskaltza batuko ditu.
Funtzionarioen sindikatuek aurkeztutako helegite bati erantzunez egindako probidentzia batean aretoak Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituz adierazi duenez, ordainsari gehigarriak atzeratutako soldataren agerpen dira, eta egunez egun irabazten dira; hori dela eta, Gobernuak ezingo luke uztailean ordainsari osoa urte osorako atzeraeraginezko efektuarekin kendu.