Ekonomia -

INEren datuak

EAEko batez besteko pentsioa % 3,2 hazi eta 1.048 eurokoa da

EAEko pentsioen zati handiena erretiro-pentsiodunentzat erabiltzen da eta batez beste 1.199,08 euro jasotzen dituzte hilean.

EAEko erretiro-pentsiodunek Espainiako kopuru altuena jasotzen dute.
EAEko erretiro-pentsiodunek Espainiako kopuru altuena jasotzen dute.
EAEko erretiro-pentsiodunek Espainiako kopuru altuena jasotzen dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko pentsioen batez besteko kopurua 1.048,30 eurokoa izan da urtarrilean, Espainia osoko altuena, eta % 3,2 hazi da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta.

INE Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera, EAEn 513.291 pentsiodun daude, aurreko urtean baino % 1,6 gehiago.

Espainian batez besteko pentsioa 849,60 eurokoa da, aurreko urtean baino % 3,3 altuagoa. Guztira, 9.008.348 pentsiodun daude, iaz baino % 1,5 gehiago.

EAEko pentsioen zati handiena erretiro-pentsiodunek jasotzen dute, 319.150 lagunek hain zuzen, eta batez beste 1.199,08 euro jasotzen dituzte hilean. Espainian, ordea, 969,89 euro.

Kopuruari erreparatuta, ondoren alarguntza-pentsioak aipatu behar dira. EAEn 133.729 alarguntza-pentsiodun daude eta batez beste 726,10 euro jasotzen dituzte, Espainiako kopuru altuena.

Behin betiko ezintasunagatik 43.922 lagunek jasotzen dute pentsioa EAEn, eta batez beste 1.154,91 euro jasotzen dituzte. Espainiako batez bestekoa 904,39 eurokoa da.

Espainia osoan pentsioentzat bideratutako kopurua 7.853 milioi eurora iritsi da urtarrilean, 2012ko hilabete berarekin alderatuta % 4,8 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea