Ekonomia -

Eusko Legebiltzarra

UPyDk zail ikusten du EAJren eta PPren aurrekontu akordiora batzea

Gorka Maneirok adierazi duenez, haren alderdiak ahalik eta aurrekontu onenak lortzeko lan egingo du.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea.
Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea. Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen iritziz, 'zaila' izango da Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak onartzeko EAJrekin eta PPrekin ituna sinatzea. Hala ere, 'ahalik eta aurrekontu onenak lortzeko lan egingo du UPyDk", gaineratu du.

EAJrekin eta PPrekin aurrekontu ituna lortzeko balizko aukeraz galdetuta, 'zaila' izango dela dio Maneirok. Horren hitzetan, "UPyD eta EAJ oso alderdi ezberdinak gara, eta ez ditugu Alderdi Popularrak bultzatzen dituen murrizketak babesten".

'Egun on Euskadi' ETB-2ko saioan egindako elkarrizketa batean, onartu du gerta litekeela Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak onartzeko UPyDren botoa beharrezkoa izatea. Kasu horretan, "egoerara egokituko gara, eta ahalik eta aurrekontu onenak onartzeko gure babesa emango dugu. Horrela, krisi ekonomikotik irteten lagunduko diegu herritarrei, hori baita Euskadiren arazo nagusia".

UPyDk argi du zeintzuk izan behar duten aurrekontuen ardatzak: "ongizate gizartea babestea, gastu sozialean murrizketarik ez egitea, eta jarduera ekonomikoa bultzatzea kalitatezko enplegua sor dadin".

ETA gaitzestea

Ostegun honetan, Alderdi Popularrak proposamen bat aurkeztu zuen Gasteizko Ganbarak Legebiltzarrak ETAren atentatu guztiak gaitzetsi zitzan. Proposamena ez zen aurrera atera EAJren eta EH Bilduren kontrako botoekin. Maneirok argi hitz egin du: "alderdi guztiek bat egin behar dugu, ETAren indarkeria gaitzesteko eta betiko disolbatu dadila eskatzeko".

Bake eta Adiskidetzarako ponentzia

UpyDk uko egin dio Eusko Legebiltzarreko Bake eta Adiskidetzarako ponentzian parte hartzeari, eta gaiaz hitz egin du Maneirok: "Nik uste dut beharrezkoa dela EH Bilduk ETA eta bere ibilbide odoltsua gaitzestea".

Iñaki Goioagaren izendapena

Iñaki Goioagaren izendapena 'legezkoa da', baina 'terrorismoaren biktimei eta demokraziari burla egitea da'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea