Ekonomia -

Zergak

Belgikak nazionalitatea ukatu dio Louis Vuittonen jabeari

Bernard Arnault enpresari frantziarrak Belgikako nazionalitatea lortu nahi du Hollandek ondare handiei jarri dien zerga saihesteko.

Louis Vuittonen erakustaldia. Argazkia: Efe
Louis Vuittonen erakustaldia.
Louis Vuittonen erakustaldia. Argazkia: Efe

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako atzerritarren bulegoak ukatu egin dio Belgikako nazionalitatea Bernard Arnault enpresari frantsesari, Louis Vuitton luxuzko produktuen jabeari, eta eten egin dio nazionalitatea lortzeko prozesua, De Morgen egunkari flandriarrak jakitera eman duenez.

Arnault Europako pertsona aberatsenetako bat da, eta uztailean abiatu zuen nazionalitate belgikarra lortzeko prozesua, François Hollande Frantziako presidenteak ondare handien gaineko zerga igoko zuela iragarri ostean.

Atzerritarren bulegoa da nazionalitatea ematen duen hiru erakundeetako bat, Auzitegi federalarekin eta Estatuko Segurtasun Kontseiluarekin batera. Azken horiek urtarrilean emango dute erabakiaren berri.

Kontua da Arnaultek ezin izan duela frogatu azken hiru urteetan Belgikan zuela bizitokia, eta hori ezinbestekoa da nazionalitatea lortzeko.

Hiru erakundeek eman behar diote oniritzia eskariari nazionalitatea emateko, baina enpresariak ebazpena berrikustea eska dezake, edo prozesua berriro abiatu datorren urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea