Ekonomia -

Zuzendaritzarekin bilera

Iberiako sindikatuek greba egitea baztertu dute, aurreakordioa lortuta

Berregituraketa plana negoziatzen hasteko akordioa lortu dute enpresarekin, eta, hala, sindikatuek baztertu egin dute urtarrilaren 7tik aurrera greba deitzea.

Iberia. EFE
Iberia.
Iberia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako sindikatuek berregituraketa plana negoziatzen hasteko aurreakordioa lortu dute astelehen honetan enpresako zuzendaritzarekin, eta, ondorioz, baztertu egin dute urtarrilaren 7tik aurrera greba deitzea.

Enpresak aurkeztutako berregituraketa plan horrek 4.500 langile kaleratzea aurreikusten du, baina astelehen honetan lortutako akordioaren testuak ez du kaleratzeen inguruko aipamenik egiten.

Zehazki, 72/01lan-erregulazio txostena abiatzeko konpromisoa hartu du Iberiak, ''egun enpresak duen gehiegizko langile kopuruari aurre egiteko''.

Sindikatuek azaldu dutenez, berregituraketa plana 2015etik 2017ra luzatzea onartu du enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea