Krisi Ekonomikoa -
Laguntza
Euroguneak eta NDFk Greziaren erreskatea berritu eta desblokeatu dute
43.700 milioiko laguntza izango da, eta 34.400 milioi abenduan emango dituzte. Diru horretatik, 23.800 milioi banketxeak kapitalizatzera bideratuko dituzte.
Erredakzioa
Euroguneak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Greziaren zorra egonkortzeko eta finantza beharrak asetzeko neurriak adostu dituzte, eta oraingoz, 43.700 milioi euroko laguntza izango da.
Hamahiru orduz negoziatu eta gero, Euroguneko Finantza ministroek eta NDFk neurri sorta zabala adostu dute. Negoziazioak ez omen dira errazak izan, baina Grezia amildegiaren ertzetik ateratzeko beharrak bultzatu omen ditu akordioa lotzera.
"Sinesten dugu Greziak bere onera itzultzeko duen gaitasunean. Greziarrak ausartak dira, hazkundera itzultzeko prest daude", adierazi du Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidenteak, bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.
Eurotaldeak Greziari 43.700 milioi euroko laguntza ematea adostu zuen, eta horietako 34.400 milioi abenduan bertan emango dizkiote.
10.600 milioi euro Greziako aurrekontuak finantzatzera bideratu beharko dituzte, eta 23.800 milioi bankuak kapitalizatzeko izango dira.
Gainerako 9.300 milioi euroak 2013ko lehenengo hiruhilekoan jasoko ditu Atenasek, baina horretarako, Greziak hitzartutako konpromisoak bete beharko ditu, erreforma fiskala tarteko.
Dena dela, gaurko akordioa Eurotaldeak onartu beharko du abenduaren 13an, Euroguneko Parlamentuek oniritzia eman eta gero.
Interesen beherakada eta atzerapena
Era berean, Greziari emandako maileguen interesak murriztu dituzte, 100 oinarrizko puntu, 50 puntura arte.
Gainera, erreskaterako behin behineko funtsaren interesak ordaintzeko epea 10 urte atzeratu diote.
Euroguneak eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Greziaren zorra egonkortzeko eta finantza beharrak asetzeko neurriak adostu dituzte, eta oraingoz, 43.700 milioi euroko laguntza izango da.Hamahiru orduz negoziatu eta gero, Euroguneko Finantza ministroek eta NDFk neurri sorta zabala adostu dute. Negoziazioak ez omen dira errazak izan, baina Grezia amildegiaren ertzetik ateratzeko beharrak bultzatu omen ditu akordioa lotzera."Sinesten dugu Greziak bere onera itzultzeko duen gaitasunean. Greziarrak ausartak dira, hazkundera itzultzeko prest daude", adierazi du Jean-Claude Juncker Eurotaldearen presidenteak, bileraren ostean emandako prentsaurrekoan.Eurotaldeak Greziari 43.700 milioi euroko laguntza ematea adostu zuen, eta horietako 34.400 milioi abenduan bertan emango dizkiote.10.600 milioi euro Greziako aurrekontuak finantzatzera bideratu beharko dituzte, eta 23.800 milioi bankuak kapitalizatzeko izango dira.Gainerako 9.300 milioi euroak 2013ko lehenengo hiruhilekoan jasoko ditu Atenasek, baina horretarako, Greziak hitzartutako konpromisoak bete beharko ditu, erreforma fiskala tarteko.Dena dela, gaurko akordioa Eurotaldeak onartu beharko du abenduaren 13an, Euroguneko Parlamentuek oniritzia eman eta gero.Interesen beherakada eta atzerapenaEra berean, Greziari emandako maileguen interesak murriztu dituzte, 100 oinarrizko puntu, 50 puntura arte.Gainera, erreskaterako behin behineko funtsaren interesak ordaintzeko epea 10 urte atzeratu diote.