Krisi Ekonomikoa -
Lan espedientearen aurka
Laudioko Guardian lantegian bi aste daramatzate greban
Sindikatuen arabera, zuzendaritzak mehatxu baino ez du egiten eta ez du kaleratzerik gabeko hitzarmena negoziatu nahi.
Erredakzioa
Laudioko Guardian enpresako langileek bi aste daramatzate greban, sarreran elkartut7a, eta enpresa batzordeko zazpi kide enpresa barruan giltzapetuta daude. Enpresak Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, eta horren arabera 120 langile kaleratzeko asmoa dauka.
EEEa planteatzeko eskaeren jaitsiera argudiatu dute. Sindikatuek, berriz, enpresa mehatxu egiten ari dela salatu dute, eta ez duela kaleratzerik gabeko hitzarmena negoziatu nahi gaineratu dute.
Gauzak horrela, urtebete igaro da zuzendaritza eta sindikatuak lan-hitzarmen berria negoziatzen hasi zirenetik.
Bestalde, zuzendaritzak "negoziatzeko jarrerarik ez duela" salatu du LAB sindikatuak, eta ostiralerako deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Komunikatu baten bidez, sindikatuak 120 langile kaleratzeko "mehatxua" ere salatu du.
Informazioaren filtrazioa
Halaber, hedabideei informazioa "filtratzea" leporatu dio zuzendaritzari, datorren astean espedientea aurkeztu eta zenbait langile kaleratuko dituztela zabaltzeko.
Manifestazioa ostiralean
Egoera salatzeko, manifestazioa deitu dute ostiralerako. Enpresako atetik aterako da 18:00etan eta Laudioko hirigunetik ibiliko da udaletxeko plazara iritsi arte.
Laudioko Guardian enpresako langileek bi aste daramatzate greban, sarreran elkartut7a, eta enpresa batzordeko zazpi kide enpresa barruan giltzapetuta daude. Enpresak Enplegu Erregulazio Espedientea (EEE) aurkeztu du, eta horren arabera 120 langile kaleratzeko asmoa dauka. EEEa planteatzeko eskaeren jaitsiera argudiatu dute. Sindikatuek, berriz, enpresa mehatxu egiten ari dela salatu dute, eta ez duela kaleratzerik gabeko hitzarmena negoziatu nahi gaineratu dute. Gauzak horrela, urtebete igaro da zuzendaritza eta sindikatuak lan-hitzarmen berria negoziatzen hasi zirenetik. Bestalde, zuzendaritzak "negoziatzeko jarrerarik ez duela" salatu du LAB sindikatuak, eta ostiralerako deitu duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Komunikatu baten bidez, sindikatuak 120 langile kaleratzeko "mehatxua" ere salatu du. Informazioaren filtrazioaHalaber, hedabideei informazioa "filtratzea" leporatu dio zuzendaritzari, datorren astean espedientea aurkeztu eta zenbait langile kaleratuko dituztela zabaltzeko. Manifestazioa ostiraleanEgoera salatzeko, manifestazioa deitu dute ostiralerako. Enpresako atetik aterako da 18:00etan eta Laudioko hirigunetik ibiliko da udaletxeko plazara iritsi arte.