Krisi Ekonomikoa -

Gipuzkoako Aldundia

Candy Bergaran industria egitasmo berria egiteko akordioa onartu dute

Garitano ahaldun nagusiak elkarlan bide horrekin bat egiteko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, "Candy aitzindari eta eredugarri" izatea baita helburua.

Garitano eta langileen ordezkariak. Argazkia: Efe
Garitano eta langileen ordezkariak.
Garitano eta langileen ordezkariak. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak akordioa itxi du Candyrekin eta enpresako langile batzordearekin inbertitzaile bati Bergarako lantegian industria egitasmo berri bat abian jar dezan aukera bat emateko. Izan ere, inbertitzaileari alokairurako baldintza onak emango dizkiote, baina ezingo ditu etxetresnak ekoiztu.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta enpresaren langile batzordean dauden bost sindikatuek prentsaurrekoa eman dute Donostian akordioaren sinadura egiteko. Enpresaren ordezkariak, berriz, ez dira bertaratu, aurretik sinatu baitzuen ituna.

Garitanok azpimarratu du horrelako egoeretan "ardurarekin" jokatu beharra dagoela, pertsonen lanpostuak kolokan daudenean bereziki.

Candyren etorkizuna bermatuko duen inbertitzaile bat bilatzea "lan gogorra" izango dela aitortu du, baina Aldundiak ahal duen guztia egingo omen du, "aukerak dauden bitartean", "langilerik ez dadin pobrezian erori".

Garitanok elkarlan bide horrekin bat egiteko deia egin dio Eusko Jaurlaritzari, "Candy aitzindari eta eredugarri" izatea baita helburua.

Garitanoren atzetik, enpresako langileen ordezkariek agiri bat irakurri dute, eta Jaurlaritzaren laguntza eskatu dute berriro.

Azaldu dutenez, inbertitzailea agertzeko 40 bat eguneko epea dago, eta merkatuko prezioa baino merkeago alokatu ahal izango du lantegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Gipuzkoako albisteak