Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka Bergaran

Candyko aurreakordioa 'aurrerapausoa' dela adierazi du Jaurlaritzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du "lanean" ari dela "Candyren birrindustrializazio planak oinarri sendoak" izan ditzan.

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburua. EiTB
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburua. EiTB
Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburua. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikorako sailburuak "albiste on"tzat eta "aurrerapauso"tzat jo du Candy Hooverreko zuzendaritzak eta Bergarako (Gipuzkoa) lantegiko enpresa batzordeak atzo lortutako aurreakordioa.

Nolanahi ere, "zuhurtzia" agertu nahi izan du, aurreakordio horren zehaztasunak ezagutu arte.

Tapiaren esanetan, Jaurlaritzak konponbidea langileekin adosteko lan egin du, eta "erantzukizuna" eskatu dio enpresari.

Halaber, Garapen Sailetik enplegu-erregulazioa galarazteko hiru alternatiba aurkeztu dituztela esan du, hau da, enpresaren kontuak ikuskatzea, beste inbestitzaile bat bilatzea eta lantegia berriz industrializatzea.

Aldundia, birrindustrializazio plan bat prestatzen

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du "lanean" ari dela "Candyren birrindustrializazio planak oinarri sendoak" izan ditzan.

Agiri batean azaldu duenez, erakundea multinazional italiarrarekin hizketan ari da "instalazioa eta lursaila transferitzeko".

Urriaren 30ean Candyk Bergarako lantegia ixtea eta ekoizpena Txinara eramatea erabaki zuenetik, Aldundia "zuzendaritzarekin eta langileekin lanean izan da, konponbide duina lortzeko".

Hori helburu, birrindustrializazio plan bat aurkeztu zien bi aldeei, eta atzo iragarritako aurreakordioak "oinarriak ezartzen ditu aurrera egiten jarraitu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE Euskalduna Jauregia argazkiak