Krisi Ekonomikoa -

Bergara

Candyko zuzendaritzak eta langileek aurreakordioa lortu dute

Bergarako lantegiko langileek bost hilabeteko enplegu erregulazioa onartu dute, birrindustrializazio prozesua sustatzeko helburuz.

Candyko langileen protesta bat. EiTB
Candyko langileen protesta bat. EiTB
Lantokia berrindustrializatu nahi dute Candyko langileek

1:06

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Candy Hoover konpainiako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak aurreakordioa adostu dute, bost hilabeteko enplegu-erregulazio txosten bat onartzeko, betiere birrindustrializazio prozesua sustatzeko helburuz.

Enpresa batzordeak jakinarazi duenez, Bergarako (Gipuzkoa) lantegiko langileek oniritzia eman diote aurreakordioari. Bozketan, 122 pertsonak egin dute alde; zazpik, aurka, eta bik boto zuria eman dute.

Aurreakordioa behin betiko egin ahal izateko, Candyk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak beste akordio bat lortu beharko dute, konpainiaren instalazioak eta lursailak transferitzeko.

Langileen ordezkarien esanetan, aurreakordioa "ona" da, bide judizialari ekitea saihesten duelako. Nolanahi ere, multinazional italiarrak deslokalizazio asmoei eutsi egin diela salatu du.

Horren ildotik, lan erreformaren ondorioz, hainbat enpresak "aldebakarrez eta inolako kontrol publikorik gabe" ixtea erabaki dutela deitoratu du Candyko enpresa batzordeak. Gainera, Eusko Jaurlaritza gogor kritikatu du, "konprimisorik" hartu ez duelako.

Azkenik, goratu egin ditu langileen "borroka" eta Bergarako herritarrek erakutsitako "elkartasuna". "Inplikazio horri esker lortu da aurreakordioa, neurri handi batean", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Gaurko albisteak Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Enplegu erregulazioko espedienteak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Bergara albisteak Albisteak Enpresak Lan gatazkak Industriaren azken ordukoak