Krisi Ekonomikoa -

Agerraldia

Draghi: 'Susperraldi ekonomikoa indarra galtzen ari da eurogunean'

Europako Banku Zentraleko presidenteak azaldu duenez, udan jasotako baldintza ekonomikoen inguruko informazioak “uste baino zertxobait ahulagoak izan dira”.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE
Mario Draghi
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak susperraldi ekonomikoa eurogunean “indarra galtzen” ari dela ohartarazi du, astelehen honetan, Europako Parlamentuko Ekonomia eta Moneta Gaietako Batzordearen aurrean egin duen agerraldian.

“Susperraldi ekonomikoari dagokionez, Eurogunean indarra galtzen ari gara”, adierazi du Draghik, eurodiputatuen aurrean.

EBZko presidentearen hitzetan, “azken hiruhilabetean zertxobait handitu arren, euroguneko hazkundea eta BPGa puntu hil batera heldu dira, urteko bigarren hiruhilekoan”.

Draghik zaldu duenez, udan jasotako baldintza ekonomikoen inguruko informazioak “uste baino zertxobait ahulagoak izan dira”.

Produkzioan eta fabrikazioan izandako eskaera industrialek uztailean “baikorrak izateko arrazoiren bat” eman zuten, baina, azken adierazleen arabera, “abuztuan beherakada indartsua izan da, geroago, gelditu egin bada ere”, nabarmendu du Draghik.

Halaber, “langabezia-tasa altuegia” dagoela azaldu du, eta “kreditua era ahulean hazten” ari dela gaineratu du. Guzti hori “susperraldirako freno bat dela” uste du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea