Krisi Ekonomikoa -
Eurostat
Euroguneko ekonomia, ez aurrera ez atzera
Espainiako eta Herbehereetako ekonomiak soilik hazi dira herrialde handien artean; Alemaniakoak eta Italiakoak % 0,2 egin dute atzera.
Erredakzioa
Euroguneko Barne Produktu Gordina (BPG) bere horretan gelditu da aurreko hiruhilekoaren aldean, Alemaniak eta Italiak, euroguneko lehenengo eta hirugarren ekonomia handienek, % 0,2ko atzeraldia izan ostean. Frantziako ekonomia ez aurrera ez atzera geratu zen, eta Espainiako eta Herbehereetako ekonomiak izan ziren gora egin zuten bakarrak, % 0,6 eta % 0,5 hurrenez hurren.
Iazko hilabete berberaren aldean, euroguneko ekonomiak % 0,7 egin du gora, bain aurreko hiruhilekoan baino % 0,3 gutxiago, Eurostat Europar Batasuneko estatistika erakundeak jakitera eman duenez.
Europar Batasun osoari dagokionez, hazkundea moteldu egin da hamarren bat, eta % 0,2ko hazkundea izan du bigarren hiruhilekoan. Urtebeteko datuaren kasuan, bi hamarren moteldu da hazkundea, % 1,4tik % 1,2ra.
Ekonomiak bigarren hiruhilekoan izan duen geldiunea eta urte bukaerara arte hazkundean beherakada aurreikusita egotea izan dira Europako Banku Zentralak interes tasak % 0,05era jaisteko arrazoi nagusia.