Krisi Ekonomikoa -
''Berregituratzea''
Banco Espirito Santo Nuevo Banco izango da, 4.900 milioi sartu ostean
Banku berria BESen "aktibo onak" hartuta eta funts baten inbertsioaz baliatuta sortuko dute, baina funts horrek baliabide nahikorik ez duenez, troikaren finantzaketa beharko dute.
Erredakzioa
Carlos Costa Portugalgo Bankuko gobernadoreak Nuevo Banco izeneko entitate berri bat sortuko dutela iragarri du; horretarako Banco Espirito Santoko (BES) "kalitate oneko aktiboak" hartu eta bertoko funts batek 4.900 milioi euro inbertituko ditu.
"Baku berri bat sortu da, Nuevo Banco deitutakoa, eta horretarako berehala pasatuko dira" BESen aktibo, gordailu eta kreditu "onak", esan du Costak Portugalgo Bankuko egoitza nagusian galderarik gabeko prentsaurreko batean.
Nuevo Banco "garbitutako entitatea" izango da eta, funtsean, akziodun bakarra izango du, aipatutako funtsa, 2012an Bankuen Batasun europarraren esparruan sortutako erakundea, eta Portugalgo finantza erakundeek eta bankuek finantzatuta.
Horrela, entitatea nazionalizatzea saihestuko da, eta portugaldarrek ez dute, printzipioz, banku krisiaren zama hartu beharko.
Halere, funtsak ez ditu behar beste baliabide, hori dela eta, Portugalgo Estatuak troikara jo beharko du.