Krisi Ekonomikoa -
Eustat
EAEko ekonomia % 0,9 igo da bigarren lauhilekoan
Industria eta zerbitzuek sektoreek izandako hobekuntza da hazkundearen arrazoia. Eraikuntzak, berriz, aldaketarik gabe jarraitzen du.
Erredakzioa
Euskadiko ekonomia % 0,9 igo da 2014ko bigarren lauhilekoan, 2013ko datuarekin alderatuta. Bederatzi hilabeteren ondoren, bigarrenez eman du emaitza positiboa urtetik urterako tasak. EAEn 2014ko apirileko, maiatzeko eta ekaineko datu ekonomikoen berri eman du Eustat Estatistika Institutuak. Horien arabera, bost hamarreko egin du gora bigarren hiruhilekoak, lehen hiru hilabeteetako datuen aldean (% 0,4tik % 0,9ra). Eustatek azaldu duenez, industria eta zerbitzuek sektoreek izandako hobekuntza da hazkundearen arrazoia. Eraikuntzak, berriz, aldaketarik gabe jarraitzen du. Enpleguak, bestalde, % 0,5eko igoera izan du hiruhilabeetik hiruhilabeterako datuei erreparatuta.