Krisi Ekonomikoa -

Nafarroa

Koxkako enpresa batzordeak baztertu egin du bideragarritasun plana

Soldatak berriro % 15 jaistea jasotzen du plana horrek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilera berria egin dute ostegun honetan Nafarroako Gobernuak, Koxkako zuzendaritzak, enpresa batzordeak eta hornitzaileek. Bertan, enpresa batzordeak jakinarazi du ez duela bideragarritasun plana onartuko. Izan ere, soldatak berriro % 15 jaistea jasotzen da bertan.

Batzordeko kideek defendatu dute jaitsiera hori soldata nominalei eutsita egitea, eta soldataren zati bat atzeratuz; galdutako hori berreskuratzeko aukera ere izan beharko lukete langileek, irabaziak dauden unean. ''Enpresak hirutan esan digu ezetz proposamen horri'', esan du Chechu Rodriguez Nafarroako CCOO sindikatuko Industria ordezkariak.

Horren aurrean, Koxka eta Kobol enpresetako enpresa batzordeek aho batez erabaki dute planari ezezkoa ematea, Rodriguezek azaldu duenez. ''Enpresak ez du aldaketarik egin nahi'', gaineratu du.

CCOO sindikatuko ordezkariaren arabera, bideragarritasun plan horrek ez du industria planik atzean, eta, beraz, beste ahalegin bat eskatzen ari zaie langileei, ''itsuan''. ''Sarerik gabeko saltoa litzateke, biak itxita'', azpimarratu du.

Ekainaren 4a arte dute negoziazioekin jarraitzeko epea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea