Krisi Ekonomikoa -

Eztabaida

Dagokion defizita % 1,05ekoa dela erantzun dio Nafarroak Montorori

Atzo, Ogasun Ministerioak 2013ko defizitaren datuak jakinarazi zituen. Sei erkidegok ez zutela adostutako defizit maila bete adierazi zuen Montorok, tartean Nafarroak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lourdes Goicoechea Nafarroako Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu sailburuak azpimarratu du Nafarroari dagokion 2013ko defizita % 1,05ekoa dela, eta ez Montoro ministroak atzo egotzitako % 1,55ekoa.  Azkenean Europara bidaliko duten datua “aldatu ahal izatea” espero du Goicoecheak. Atzo, Ogasun Ministerioak 2013ko defizitaren datuak jakinarazi zituen. Sei erkidegok ez zutela adostutako defizit maila bete adierazi zuen Montorok, tartean Nafarroak.

Sailburuak azaldu duenez, Nafarroako Gobernuak Ministerioarekin “ika-mika” izan du dagoeneko, egindako “doikuntzagatik” eta Nafarroari 95 milioi euro “inputatzea” egotzi dio Rajoyren Gobernuari.

Hala ere, datuak udazkenera arte ez direla behin-betikoak izango gogoratu du. Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak lanean jarraituko du “Europara bidaliko duten datua aldatu ahal izateko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea