Krisi Ekonomikoa -
Agerraldia Moncloan
Erreforma sorta berria iragarri du Rajoyk
Besteak beste, erreforma fiskalaz aritu da presidentea. Barrosok, bestalde, Espainiako lan merkatuaren dualtasuna murriztearen alde egin du.
Erredakzioa
Apirilean Bruselan Erreformen Plan Nazional berria aurkeztuko duela iragarri du Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ostiral honetan. Neurri horien helburua susperraldi ekonomikoari eustea eta Espainiako ekonomiaren hezkundea bermatzea izango da.
Erreforma fiskala, erkidegoen finantzaketa, nazioarteko jarduna sustatzeko plana, enplegua sortzeko neurriak eta enpresen finantzaketaren hobekuntza dira Rajoyk iragarri dituen erreformetako batzuk.
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearekin batera agerraldia egin du Moncloan, bi agintariek egin duten bileraren ondoren.
Rajoyk azpimarratu duenez, erreforma hauen guztien asmoa enplegua sortzea da. ''Langabezia maila murrizten ari da, baina oraindik asko dago egiteko; edonola ere, guk betiko gogoei eta ilusioei eusten diegu'', gaineratu du.
Barroso, lan-merkatuaren dualtasuna murriztearen alde
Europako Batzordeko presidentearen hitzetan, martxan jarritako erreformak ''arrakastatsuak'' izan dira, Espainiarekiko konfiantza berreskuratzen lagundu baitute.
Edonola ere, lan-merkatuaren dualitatea murriztearen eta sistema fiskala sinplifikatzearen alde azaldu da, aldi-baterako langileen eta langile finkoen arteko aldea murrizteko.
"Ez naiz ari lan-erreforma berri baten inguruan'', argitu du Barrosok.
Sistema fiskal sinpleago bat
Barrosok proposatutako sistema fiskalaren sinplifikazioaren ildotik, sistema horretan aldaketak egiteko asmoa aurreratu du presidenteak, iragarritako neurri sortaren baitan. Hauexek dira aipatu dituen erreformak:
-Diziplina fiskalean sakontzea, agintaritza independiente baten eskutik.
-Aurrekontu, finantza eta ekonomia mailan informazioa informazioa biltzeko zentrala sortzea.
-Zerga sistema erreformatzea, sistema hori sinplifikatzeko.
-Gizarte-garapena sustatzea.
-Erkidegoen finantzaketa sistema berrikustea.
-Administrazio publikoen erreforman sakontzea.
-Enpresen finantzaketarako neurriak sustatzea.
-Desindexazio legea martxan jartzea.
-Enpleguaren sorrera bultzatzea.
-Kredituen Institutu Nazionala sustatzea.
-Ekonomia nazioartean sustatzeko plan estrategikoa garatzea.
Energia eta garraioa merkatuen lehiakortasuna sustatzeko erreformak abiatzea.