Krisi Ekonomikoa -
Enplegua
Lan erreforma berrian ez dira 'minijob' direlakoak arautuko
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak azaldu duenez, kontratu motak murriztuko dira eta lanaldi murriztuetarako kontratuak malgutuko dituzte.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak Espainiako Gobernuak onartu asmo duen lan erreforma berria defendatu du gaur, eta kontratu motak murriztuko dituztela eta lanaldi murriztuetarako kontratuak malgutuko dituztela jakinarazi du.
Ministroak S'Agaron (Girona) egindako jardunaldi batzuetan azaldu duenez, aurreko lan erreforma "hobetzeko" onartuko dute araudi berria, nahiz eta aurrekoaz balantze ona egin.
Negoziazio kolektiboa ere izan du hizpide De Guindosek, eta gezurtatu egin du erreforma berrian Alemanian dauden 'minijob' direlakoen antzekoak sartuko dituztela: "Ez du horrekin zerikusirik".
Espainiako ekonomiaren egoerari dagokionez, ministroak berretsi du hazi egingo dela 2014an, eta lanpostuak ere sortuko direla.