Krisi Ekonomikoa -

Legegintzaldiaren erdian

Rajoyk erreformak 'azken muturreraino' eramango dituela hitzeman du

Hala ere, Espainiako Gobernuko presidenteak uste du egoera ekonomikoa hobetu egin dela eta "argia" ikusten dela "tunelaren amaieran".

Rajoy, PPren belaunaldi berrietako ordezkariez inguratuta. Argazkia: Efe
Rajoy, PPren belaunaldi berrietako ordezkariez inguratuta.
Rajoy, PPren belaunaldi berrietako ordezkariez inguratuta. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "erreformen ibilbidea osorik eta azken muturreraino" eramango duela hitzeman du, nahiz eta, legegintzaldiaren erdira iritsi den honetan, egoera ekonomikoa hobetu egin dela eta "tunelaren amaieran argia" ikusten dela iritzi.

Hauteskunde garaipenaren bigarren urteurrenerako hiru egun falta direla, Rajoyk balantzea egin du PPko belaunaldi berrien batzarrean.

Hori horrela, Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren erreforma babestu du, PSOEri "inmobilismoa" leporatu dio erreforma guztien kontra agertzeagatik eta, Kataluniako egoeraren aurrean, Espainiako Estatuaren subiranotasuna ez duela kolokan jartzen utziko adierazi du.

Legegintzaldiaren balantzeari dagokionez, aurreko Gobernuak utzitako egoera salatu du, eta ekimena hartu eta "ordena jartzeko eta etorkizunerako oinarriak ezartzeko inork urte askoan" egin dituen erreforma sakonenak egin dituela goraipatu du.

Rajoyk aitortu du hartu dituen erabaki asko ez direla herritarren gustukoak izan, ezta PPren boto-emaileentzat ere, baina beste aukerarik ez zegoela berretsi du.

"Norabide onean goaz. Ez da nahikoa, baina hitza ematen dizuet Gobernu honek erreformekin jarraituko duela, ez duela hanka azeleragailutik altxatuko, ez duela suspertzea erdizka utzi nahi, ez duela abiadura motelduko, eta erreformen bidea osorik eta azken muturreraino eramango duela", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea