Krisi Ekonomikoa -

Irurtzungo enpresa

Inasa enpresa erosteko prest agertu da inbertitzaile talde bat

Dena den, hartzekodunen konkurtsoan sartu baino lehenago, enpresak makineria guztia atera zuen enkantean, enpresa batzordeak salatu duenez.

Inasa enpresa. Argazkia: eitb.com
Inasa enpresa. Argazkia: eitb.com
Inasa enpresa. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irurtzungo Inasa enpresak, Estatuan aluminiozko bobinak egiten zituen enpresa bakarrak, inbertitzaile talde bat aurkitu du hartzekodunen konkurtsotik atera eta enpresa berriz ere martxan jartzeko.

Dena den, hartzekodunen konkurtsoan sartu baino lehenago, enpresak makineria guztia atera zuen enkantean, enpresa batzordeak salatu duenez. Legez kanpoko ekimena dela azpimarratu dute langileek, enpresak ezin duelako horrelakorik egin konkurtsoa martxan jarri baino lehenago.

Hain zuzen ere, hortxe dago antzinako Reynolds enpresaren etorkizuna argitzeko gakoa. Izan ere, Gryphus Partness izeneko inbertsore taldea prest dago Inasa erosteko, makineria eta guzti. Egindako eskaintzaren barruan aurreikusten da  zorren kitapena, eta enpresa  berriro altzairuzko bobinak egiten hasiko litzateke, estatuan hori egiten duen bakarra.

115 lanpostu berri

Aurrera ateraz gero, 115 lanpostu sortuko lirateke. Irurtzunen, eta oro har langabeziak gogor jo duen Sakana ibarrean, asko eskertuko lukete.

Horregatik gaur INASAko langile ohiek talde inbertsorearen eskaera onar dezala eskatu diote Merkataritza Alorreko Epaitegiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea