Krisi Ekonomikoa -

Epaia

Erreforma aurretik adostutako hitzarmenen iraunaldia bermatu du ANk

Seplari arrazoia eman dio Auzitegi Nazionalak, eta lan hitzarmena eustera behartu du Air Nostrum

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lan hitzarmena iraungi eta urtebete igaro baldin bada ere hitzarmen horren iraunaldia bermatu du estreinakoz Auzitegi Nazionalak, bi aldeek hitzarmen berria sinatu arte berau indarrean jarraituko duela sinatu baldin badute aurretik.

Izan ere, Auzitegi Nazionalak uste du hitzarmen bat ezin dela bertan behera geratu bi aldeek berria sinatu arte aurrekoari eustea adostu badute, nahiz eta lan erreformak ezarritako gehienezko urtebeteko muga igaro.

Hala ebatzi dute magistratuek epai batean, gai honen inguruan epaileek kaleratutako lehena.

Bertan, Seplari arrazoia eman dio Auzitegi Nazionalak, eta III. lan hitzarmenarekin jarraitzera behartu du Air Nostrum.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea