Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Greba eta mobilizazioak aste honetan, metalgintzaren sektorean
110.000 langiletik gora deitu dituzte protestekin bat egitera. Hilabete baino gutxiago geratzen da lan-hitzarmen ugari bertan behera geratzeko.
Erredakzioa
Grebak eta mobilizazioak egingo dituzte egunotan, astelehenetik aurrera, Euskadiko metalaren sektorean, alor horretako langileen lan-baldintzak defendatzeko. ELAk, bere aldetik, eta CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, batera, greba eta hainbat mobilizazio iragarri dituzte.
Astelehenetik ostiralera arte, lan-hitzarmena adostu ez duten metalgintza enpresetako langileak grebarekin bat egitera deitu ditu ELAk. Bitartean, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek greba eguna deitu dituzte Gipuzkoan, ekainaren 17, 19 eta 21erako, eta 21ean Araban eta Bizkaian ere.
Metalgintzako 110.000 langiletik gora deitu dituzte protestekin bat egitera. Hilabete baino gutxiago geratzen da lan-hitzarmen ugari bertan behera geratzeko, aurreraeragina amaitu egingo baita, Rajoyren lan-erreformak jaso duen bezala.