Krisi Ekonomikoa -

Bilera Erroman

Gazteen enplegua sustatzeko Europako funtsa erabiltzeko deia egin dute

Alemania, Frantzia, Espainia eta Italiako Lan eta Ekonomia ministroek 6.000 milioiko funtsa gazteen langabeziari aurre egiteko erabiltzea eskatu dute Erroman.

Alemania, Frantzia, Espainia eta Italiako Lan eta Ekonomia ministroak Erroman. EFE
Alemania, Frantzia, Espainia eta Italiako Lan eta Ekonomia ministroak Erroman. EFE
Alemania, Frantzia, Espainia eta Italiako Lan eta Ekonomia ministroak Erroman. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gazteen enplegua bultzatzeko 6.000 milioiko funtsa "ahalik eta lasterren, finantza loturak errespetatuz", gazteen langabeziari aurre egiteko erabiltzea eskatu dute Alemania, Frantzia, Espainia eta Italiako Lan eta Ekonomia ministroek Erroman.

Ministroek bilera egin dute Erroman, eta enpresa txiki eta ertainen finantziazioa suspertzea beharrezkoa dela goraipatu dute.

Ministroek tresna berriak aztertu dituzte eta finantziazio iturri berriak adostu dituzte. Enpresa txiki eta ertainei "mini-bonuak" igortzeko aukera ematea adostu dute. Horrela, "Estatuak bermatutako obligazio bereziak eskura izango lituzkete, baita Europako Inbertsio Bankuaren baliabideak erabiltzeko aukera ere", azaldu dute.

Fabrizio Saccomanni eta Enrico Giovannini Italiako Ekonomia eta Lan ministroek bileran eztabaidatutako gaien berri eman dute prentsaurrekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea