Krisi Ekonomikoa -

Datorren astean

LABek mantendu egin ditu Gipuzkoako metalgintzako hiru greba egunak

ELAk astebeteko greba deitu du Gipuzkoako metalgintzan. LABen ustez, sindikatuen "banaketak" Adegi babestu eta langileak "ahultzen" ditu.

Gipuzkoako metalgintzako langileak, protesta batean. EiTB.
Gipuzkoako metalgintzako langileak, protesta batean. EiTB.
Gipuzkoako metalgintzako langileak, protesta batean. EiTB.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LABek Gipuzkoako metalgintza arloan deitutako hiru greba egunak (hilak 17, 19 eta 21) berretsi egin ditu, agerraldi batean. Horrez gain, sindikatuen arteko “banaketak” Adegi babesten duela eta langileak “ahultzen” dituela” adierazi dute.

LAB sindikatuko metalgintzako ordezkariek agerraldia egin dute Donostian, datorren asteko lanuzteei babesa emateko eta lan-erreformari aurre egingo dion “hitzarmen sektoriala” aldarrikatzeko.

Adolfo Masid eta Aitor Urkiola CAFeko ordezkariek sindikatuaren ohar bat irakurri dute, gaztelaniaz eta euskaraz. Bertan, “aberastasuna banatzeko” hitzarmen sektorial “blindatua” exijitu dute, eta “Adegiren asmoei indar guztiekin” aurre egiteko deia egin dute.

“Hitzarmen sektorial honek biltzen dituen eskubide kolektiboak erabakigarriak dira metaleko langile guztiontzat, enpresa eremuan negoziaketa kolektiborako eskubidea ez duten enpresa ertain eta txikientzat eta hitzarmen propioa dugun enpresetako langileentzat”, adierazi dute.

Ohartarazi dutenez, hitzarmena desagertzeak “kolokan jar ditzake orain arte lortutako baldintzak”. “Nola lortuko dugu gure enpresetan baldintza hauek mantentzea, gure inguruko tailerretan desagertzen ari diren bitartean?”, galdetu dute.

Bestalde, uztailaren 7a “hor dagoela” gogoratu dute, eta “esprint honetako lehen lerroko protagonistak” metalgintzako langileak izango direla azpimarratu dute. “Gure eskuetan dago hitzarmena lortzea, eta greba hauekin kezkatuta dauden enpresariei argi esaten diegu badakitela zein den gatazka honen arduraduna. Adegi da erantzule bakarra”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia Gaurko albisteak Gipuzkoa LAB Grebak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Metalgintza albisteak