Krisi Ekonomikoa -

Auzitegi Konstituzionala

Aparteko soldata kentzea legezkoa den aztertuko du Konstituzionalak

Auzitegi Nazionalak inkonstituzionaltasun galdera aurkeztu zuen, funtzionarioei aparteko soldata kentzeko Espainiako Gobernuak hartutako erabakiaren kontra.

Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: Efe
Auzitegi Konstituzionala.
Auzitegi Konstituzionala. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du Auzitegi Nazionalak funtzionarioei aparteko soldata kentzearen kontra aurkeztu zuen inkonstituzionaltasun galdera. Orain, Konstituzionalak erabaki egin beharko du Espainiako Gobernuak 2012an hartu zuen neurria legezkoa ote zen, atzeraeraginezkoa dela uste baitu Auzitegi Nazionalak.

Hori horrela, Auzitegi Nazionalean abian zegoen prozedura bertan behera geratu da, eta aparteko soldataren inguruko neurria kolokan geratuko da Konstituzionalak ebazpena eman arte.

Kontua da, funtzionarioei aparteko soldata kentzeko neurria 2012ko uztailean jarri zela indarrean, soldata horren 15 egun sortuta zeuden, soldata hori urte osoari baitagokio.

Tabakoaren Espainiako Konpainiako langileen sindikatuek aurkeztutako helegite baten harira ireki zen Auzitegi Nazionaleko prozedura. Auzia aztertu zutenean, epaileek ikusi zuten murrizketak interes orokorrari eragin ziezaiokeela eta Konstituzioa urra zezakeela, atzeraeraginezko izaera zuelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea