Krisi Ekonomikoa -
Krisia
Portugal eta 'troika' akordiora iritsi dira laguntza desblokeatzeko
Alderdi Sozial Demokratak iragarri du akordioa ministroen ez ohiko kontseiluaren ostean.
Erredakzioa
Portugal eta "troika" akordio batera iritsi dira aurrekontuak egonkortzeko zintzilik zeuden doitze neurrien inguruan. Era honetan, finantza erreskatearen beste zati bat jaso ahal izango du Portugalek.
Coelho buru den PSD Alderdi Sozial Demokrata eta horrekin koalizioan dauden kristau-demokratak bilera izan dute, eta ministroen ez ohiko bileraren ostean iragarri dute akordioa.
Alderdi Sozial Demokratak esan duenez, troikaren azterketa ezinbestekoa da 2.000 milioi euroko erreskate zatia lortzeko eta Europako Ekonomia eta Finantza ministroek laguntzak bueltatzeko epeak handitzeko.
Komunikabideek esan dutenez, koalizioko bi alderdiek ezberdintasunak alde batera utzi dituzte; izan ere, kristau-demokratak pentsioen erreformaren neurri berrien aurka daude.