Krisi Ekonomikoa -
PP-ren batzorde nazionala
Rajoyk 2015. urtea amaitu aurretik zergak jaitsiko ditu
Defizit helburu berriari esker, 18.000 milioi euroko murrizketak egin behar izatea galarazi dutela esan du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Mariano Rajoy presidenteak esan du agintera heltzean Espainiak bizi zuen egoera larriari aurre egiteko zergak igotzea erabaki zuela, baina ahal duen momentuan berriro jaitsi egingo dituela agindu du gaur. Zergak 2015. urtea bukatu aurretik jaitsiko ditu presidenteak.
Popularrek zergak jaistearen alde lan egingo dutela berretsi du Espainiako presidenteak.
Rajoyk Estatu osoan erreformak defendatzeko eskatu die PPko buruei, eta Espainia Europar Batasuneko gainerako herrialdeen bidea jarraitzen ari dela nabarmendu du, alderditik Europa Press agentziari azaldu diotenez.
Rajoyk agerraldia egin du PPren Batzorde Nazionalean, alderdiaren egoitza nagusian, baina ateak itxita. Bertan PPko hainbat 'baroi' izan dira, hala nola Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidentea, Jose Antonio Monago Extremadurako presidentea eta Juan Vicente Herrera Gaztela eta Leongo presidentea.
Hitzaldian, defizit helburu berriari esker, 18.000 milioi euroko murrizketak egin behar izatea galarazi dutela esan du Rajoyk.
Gainera, Europako egoeraren 'argazkia' egin duk, eta Espainia bide beretik ibiltzen ari dela gaineratu du.