Krisi Ekonomikoa -
Behin betiko itxiko dute
Corrugados Azpeitia itxi egingo dutela jakinarazi diete 300 langileei
Zuzendaritzak azaldu duenez, ''taldeak Getafeko lantegiaren aldeko apustua egin nahi du''. Datozen egunotan, ''enpresa ixteko'' lan erregulazio txostena aurkeztuko dute.
Erredakzioa
Gallardo Taldeak, Corrugados Azpeitia enpresaren jabeak, lantegia behin betiko ixteko asmoa jakinarazi die Gipuzkoako egoitzako 300 langileei, LAB sindikatuak jakinarazi duenez.
Ohar baten bidez iragarri dutenez, Enpresa Batzordeak bilera egin du zuzendaritzarekin, eta, bertan, Azpeitiko egoitza ixteko asmoa jakitera eman du Gallardo Taldeko zuzendaritzak.
LAB sindikatuak azaldu duenez, taldeak ''Getafeko lantegiaren aldeko apustua'' egin nahi duela azaldu die enpresak.
Halaber, datozen egunotan ''enpresa ixteko'' lan erregulazio txostena aurkeztuko duela aurreratu du zuzendaritzak.
Ostiral honetan lantegian bertan deitu duten prentsaurreko baten emango du Enpresa Batzordeak egoeraren berri.