Krisi Ekonomikoa -

Korralitoa

Ziprek bihar bozkatuko du erreskatea onartzen duen ala ez

Aurrezki txikiak dituzten herritarren aparteko zerga txikiagoa izatea proposatu dute, eta hori berau aztertu du gaur Eurotaldeak. Bankuek itxita jarraituko dute asteartean eta asteazkenean.

Zipreko Bankua. EFE.
Zipreko Bankua. EFE.
Aurrezkien % 3 kenduko diete 100. 000 eurotik behera dituzten zipretarrei

1:17

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipreko Parlamentuak bihar bozkatuko du Eurotaldeak inposatutako erreskatea onartzen duen ala ez. Plan horren ondorioz, 'korralitoa' ezarri dute herrialdean, Europar Batasunean lehen aldiz. Parlamentuak gaur bozkatu behar zuen, baina, presidenteak adierazi duenez, bozketa bihar arratsaldeko 18:00etan egitea erabaki dute.

Gaur goizean, Zipreko Gobernuak akordioa lotu berri du hartzekodunen troikarekin neurriak aurrezki txikiak dituzten herritarrengan eragin txikiagoa izateko. Negoziazioko iturriek jakitera eman dutenez, azken akordio horretan lotutako baldintzak izango dira bihar Parlamentuan bozkatuko dutena.

Akordio horrekin, 100.000 eurotik beherako aurrezkia duten herritarrek % 3ko aparteko zerga ordainduko dute, % 6,7koa izan beharrean; eta 100.00 eurotik gora dituztenek % 12,5eko zerga ordainduko dute, % 6,7koa ordaindu beharrean.

Eurotaldea, proposamena aztertzen

Euroguneko finantza ministroek bideo-konferentzia bidez aztertu dute gaur arratsaldean proposamen hori. Ordu eta erdiko bilera izan da, eta, diplomazia-iturriek jakitera eman dutenez, Eurotaldeak laster kaleratuko du hitzordu horrek eman duenaren inguruko oharra.

Haserrea

Larunbatean, herritarrek aurrezkien bidez ordaindu beharrekoaren berri izan eta gero, bankuetara jo zuten herritarrek, dirua ateratzeko helburuz, baina Gobernuak 'korralitoa' ezarri zuen, hau da, dirua ateratzea debekatu zuen. Bankuek itxita jarraituko dute asteartean eta asteazkenean.

Plana onartzea ez dago bermatuta

Parlamentuan erreskatea onartzeko, Nikos Anastasiadis presidentearen Gobernuak gehiengo osoa behar du (29 boto, 56tik), baina bere alderdiak 20 eserleku baino ez ditu.

Horrenbestez, DIKOren, hauteskundeen ostean babesa eman zion zentroko alderdiaren, bederatzi diputatuen babesa beharko du. Zipreko hedabideen arabera, baina, alderdi horretako diputatu batek erreskatearen aurka bozkatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea