Krisi Ekonomikoa -

Greba Iberian

50 hegaldi inguru bertan behera gelditu dira euskal aireportuetan

Iberiako grebaren lehen eguna bost atxiloturekin eta Poliziaren kargarekin amaitu zen Madrilen. Guztira, Espainia osoan, 232 hegaldi geratuko dira bertan behera astearte honetan.

Iberiako langileen protesta Madrileko aireportuaren barruan. EFE
Iberiako langileen protesta Madrileko aireportuaren barruan.
Bigarren greba eguna erantzun zabala izaten ari da euskal aireportuetan

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 hegaldi inguru geratu dira bertan behera Loiuko eta Hondarribiko aireportuetan, eta beste 8 Noaingoan. Iberiako sindikatuen arabera, grebaren jarraipena % 100ekoa izaten ari da.

11:00etan, Madrileko T-4 terminalean espontaneoki bildu dira Iberiako langileak ehunka polizien zaintzapean. Aireportua lasai dago, bidaiari gutxirekin, nahiz eta kexak jartzen dituzten lagunak ikus daitezkeen.

Guztira, espainiar estatuan 232 hegaldi bertan behera geratuko dira gaur, baina bidaiarien % 85, beste hegaldi batzuetan sartuko ditu konpainiak.

Lanuztearen jarraipena erabatekoa izan zen lehen egunean, sindikatuen arabera. Madrilen istiluak izan ziren T-4 terminalean, eta Poliziak 5 pertsona atxilotu zituen.

Poliziak sarrerak blokeatuta eduki zituen arren, protestak Madrileko aireportu barru-barruraino iritsi ziren, konpainiako 8.000 langile inguru Madrileko Barajas aireportuko T4ra sartu baitziren. Manifestarien eta agenteen arteko tirabirak areagotuz joan ziren, eta azkenean, segurtasun indarrek manifestarien aurka kargatu zuten azken hauek aireportura sartzen saiatu zirenean.

Ana Pastor ministroak akordioa adosteko deia egin zien bi aldeei, "egoera ekonomiko honetan guztiz kaltegarria delako greba". Sustapen Ministerioak dio, egunero, 10 milioi euroko diru galerak utziko dituela lanuzteak.

Guztira, 15 eguneko lanuztea deitu dute sindikatuek otsailean eta martxoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea