Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Masek dio Katalunia ekonomikoki 'ito' nahi duela Gobernuak

Generalitatearen presidenteak gogor kritikatu du errezetako euroa ordaintzeko agindua bertan behera geratu izana, eta "Estatuarentzat ere" kaltegarria izango dela uste du.

Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidentea.
Mas: 'Espainiak Generalitatea ekonomikoki ito nahi du'

1:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Kataluniako Generalitatearen presidenteak gogor kritikatu du Espainiako Gobernua, Kataluniako ekonomia "ito" nahi duelakoan, izan ere, Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du errezetako euro bat ordaintzeko agindua, Generalitateak jarritakoa, Espainiako Gobernuaren helegitea aintzat hartu ondoren.

Catalunya Radion egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Estatua izan beharko litzateke erkidegoek ekonomikoki porrot egitearen kontra borroka egin beharko lukeen lehena, zeren "Kataluniak oinarrizko konpromisoak betetzen ez baditu, Espainiako Estatu osoa geratuko da zalantzan".

Generalitateak bere burua finantzatzeko hornitzaileei eta erakunde sozialei egin beharreko ordainketak atzeratu dituela aitortu du Masek, eta Estatuak eta Europar Batasunak ezarri dien defizit muga kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea