Krisi Ekonomikoa -

Igoera berria

Argindarraren prezioa % 15 igo du Greziako Gobernuak

Iaz % 9,2 garestitu zuten. PPC enpresa publikoaren mozkinak handitzea du helburu Atenaseko Exekutiboak hartutako azken neurri horrek.

Greziarren protestak, 'troika'k eskatutako murrizketen aurka. Argazkia: EFE
Greziarren protestak, 'troika'k eskatutako murrizketen aurka. Argazkia: EFE
Greziarren protestak, 'troika'k eskatutako murrizketen aurka. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak % 8-15 igo du argindarraren prezioa, PPC enpresa elektriko publikoaren irabaziak handitzeko eta transmisio eskubideak ordaindu ahal izateko (270 milioi euro). Tarifa berriak urtarrilaren 1ean sartu ziren indarrean.

Iaz argindarraren beste igoera bat pairatu zuten greziarrek. Izan ere, une hartan argindarra % 9,2 garestitu zen, 'troika'k ezarritako baldintzal bete ahal izateko.

Greziako enpresa elektriko garrantzitsuena da PPC. Argindarraren merkatuan enpresa pribatuak sartzea dute helburu Nazioarteko Diru Funtsak, Europa Batasunak eta Europako Banku Zentralak ('troika' osatzen dutenak).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea