Krisi Ekonomikoa -
Lan-gatazka
Telemadrideko langileei lehen kaleratzeen abisua iritsi zaie
Ostiralean "zuzendaritzak 829 kaleratzeren burofaxak" Correosera eraman zituela jakin zuten langileek. Gaur goizean, lehen kaleratzeak langileen etxeetara iristen hasi dira.
Erredakzioa
Telemadrideko langileek lehen kaleratzeen oharra jasotzen hasi dira goizean. 9:30etarako 30 langile inguruk jaso dituzte kaleratzeak.
Telemadrideko egoitzan itxita egon diren 300 langileak 12:00ak aldera ateratzen hasi dira, 860 kaleratzeen lehen abisu ofizialak iristen hasi direnean.
Orain Enplegu Erregulazio Espedientearen "epeak betetzen" jarraituko dute, Telemadridek aditzera emandakoaren arabera.
Enpresa Batzordetik adierazi dutenez, epaitegietan egingo dute topo hurrengoan zuzendaritzarekin. "Urte asko elkarrekin egin ditugu, 25etik gora. Enpresa bat sortu dugu baina eurek deuseztatu egin dute eta kalera bota gaituzte", azpimarratu dute.
Garciaren arabera, goizeko lehen orduan 25-30 langileek kaleratzeen abisu ofiziala jaso dute etxean, eta, hori ikusita, egunean zehar abisu asko iritsiko zaizkiela azpimarratu du, "guztiak, beharbada".
861 kaleratze
Guztira, 861 langile kaleratuko dituzte, Telemadrideko administrazio kontseiluak onartutako Enplegu Espedientearen arabera.
Enprresak lehen kaleratzeak Correosera eraman zituela jakitean, arratsaldeko eta gaueko txandetako zenbait langilek itxialdia hasi dute bart.