Krisi Ekonomikoa -
Manifestazioa Eibarren
Alfako langileek manifestazioa egin dute euren lanpostuen defentsan
Astelehen honetako greba egunaz gain, asteazkenerako eta ostiralerako ere lanuzteak deitu dituzte.
Erredakzioa
Alfa Taldeko langileek manifestazioa egin dute Eibarren (Gipuzkoa) euren lanpostuen defentsan. Eibarko Alfa Hogar enpresan, Alfalanen eta Mecanicas Mallabia lantokian 87 lanpostu kendu nahi dituzte lan-erregulazioko txostenarekin.
LAB sindikatuaren arabera, goiz da grebaren jarraipenaren balorazioa egiteko, baina Eibarko eta Mallabiko lantokietan "eragina izaten" ari dela esan dute.
Alfa Taldeko langileek manifestazioa egin dute Eibarren, Untzaga plazatik abiatuta, lan-erregulazioko hiru txostenen aurka protesta egiteko: Alfa Hogarren 26 lagun utzi nahi dituzte kalean, Alfalanen 13, eta Mecanicas Mallabian 47.
Asteazkenean eta ostiralean lanuzteak egin ostean, astelehenen honetan greba egingo dute, eta baita asteazkenean eta ostiralean ere.
LABen arabera, urriaren 23an lan-erregulazioa iragarri zenetik, "soilik azaroaren 20an" bildu da zuzendaritza langileen ordezkariekin, eta hori "langileei errespetu falta" erakustea da, horren hitzetan.