Krisi Ekonomikoa -
Lanera itzultzekoak ziren
Greba bukatuta, 'derrigorrezko oporrak' Corrugados Azpeitian
Langileak ostiral honetan ziren lanera itzultzekoak, baina hilaren 15a arte oporrak hartzera behartu dituzte.
Erredakzioa
Corrugados Azpeitia enpresako langileek bukatutzat eman dute azken sei hilabeteotan egin duten greba, eta, beraz, gaur ziren lanera itzultzekoak; baina, zuzendaritzak oporrak hartzera behartu ditu langile gehienak, enpresa batzordeak jakitera eman duenez.
Ostegun gauean jakinarazi zien enpresak hilaren 15a arte oporretan egon beharko dutela, segurtasun eta administrazio lanak egin bitartean. Hala, ''12-15 langile bakarrik'' daude egun Azpeitiko egoitzan lanean, gehienak bulegoetan.
60 langileren kaleratzea dela-eta protesta egiteko greba egin dute azken sei hilabeteotan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea