Krisi Ekonomikoa -

% 18-25 artekoak ziren

Amurrioko epaile batek hainbat atzerapen-interes baliogabetu ditu

Bankuek ezarritako interesak "neurrigabeak" zirela argudiatu du epaitegiak.

Santander, baliogabetutako atzerapen-interesetako bat ezarri zuen bankuetako bat. EFE
Santander, baliogabetutako atzerapen-interesetako bat ezarri zuen bankuetako bat. EFE
Santander, baliogabetutako atzerapen-interesetako bat ezarri zuen bankuetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amurrioko (Araba) epaitegi batek hainbat bankuk ezarritako atzerapen-interesak baliogabetu ditu, "neurrigabeak" zirelako. Hain zuzen ere, % 18 eta % 25 artekoak ziren.

Aipatu herriko instrukzioko lehen epaitegiak bi autotan eta probidentzia batean zehaztu duenez, Europako legeek ofizioz esku hartzeko baimena ematen diete epaileei, kontsumitzaileen eskubideak babesteko, klausula neurrigabeen aurrean.

Ausbanc bankuen erabiltzaileen elkartearen esanetan, % 10etik gorako atzerapen-interes oro neurrigabea da, eta, beraz, halakoak dituztenei auzitara jotzeko deia egin die.

Amurriko epaileak aitortu egin du atzerapen-interesak ohikoak baino handiagoak izan daitezkeela, baina betiere "neurriz".

Baliogabetutako atzerapen-interes bat Santanderrek ezarri zuen. % 25ekoa zen, eta, epaileak gogorarazi duenez, urte horretan (2010) diruaren interes legala % 4koa zen.

"Neurrigabe"tzat jo dituzten beste bi atzerapen-interesak GAG Internacional SL eta Caja Laboral erakundeek ezarri zituzten. % 24koa eta % 18koa ziren, hurrenez hurren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea