Fagor -

Mondragon Korporazioa

Mondragoneko FGM kooperatibak hartzekodunen aurrekonkurtsoa eskatu du

Altzariak diseinatu eta saldu egiten dituen kooperatiba horrek 105 langile ditu Azpeitiko eta Gasteizko lantegietan banatuta.

FGM kooperatibak egindako sukalde bat
FGM sukaldea
FGM kooperatibak egindako sukalde bat

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mondragon Korporazioko beste kooperatiba batek, FGMk, hartzekodunen aurrekonkurtsoa eskatu du gaur Donostiako Auzitegian, bere zorra negoziatzeko helburuarekin.

Altzariak egiten dituen kooperatiba horrek 105 langile ditu Azpeitiko eta Gasteizko lantegietan banatuta.

FGM kooperatiba 2012ko ekainean osatu zuten, Fagor Mueble, Danon, eta Coinma enpresek bat eginda. Sukalde, egongela, logela, hotel eta bulegoetako altzariak diseinatu, egin eta saltzen ditu, eta 13 milloi euro inguruko fakturazioa du.

FGM kooperatibak altzarien sektoreak bizi duen krisia jasan du, eta krisia hasi zenetik horren salmentek % 70eko  jaitsiera izan dute.

Horregatik, gaur Donostiako Auzitegian aurkeztu du hartzekodunen aurrekonkurtso prozesuan sartzea. Prozesu horretan, bere zorra hornitzaileekin negoziatzen, jarduera birdimentsionatzen eta nazioarteko estrategia azkartzen saiatuko da FGM.

Prozesu horretan, eta langile kopuruari dagokionez, hainbat aukera aztertzen ari dira; langileak beste kooperatiba batzuetan birkokatzea eta erretiro aurreratuak hartzea, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mondragon korporazioa albisteak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Albisteak Euskal enpresak azken ordukoa