Fagor -

Batzar nagusia

Lagun Arok %1,5 igoko ditu enplegurako laguntzen kuotak

Lagun Aroren Batzar Nagusiak onartu du enplegurako laguntzen kuotak igotzea, Fagor Elektrotresnaken egoerari aurre egiteko.

Fagor Etxetresnaken porrotak utzi duen egoeraren aurrean zer egin aztertuko dute. Argazkia: Efe.
Fagor Etxetresnaken porrotak utzi duen egoeraren aurrean zer egin aztertuko dute. Argazkia: Efe.
Lagun Arok kuotak eta prestazioak igo egingo ditu

1:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lagun Aroren Batzar Nagusiak onartu du enplegurako laguntzen kuotak urtarrilaren 1etik aurrera %1,5 igotzea, Fagor Elektrotresnako langile eta bazkideen egoerari aurre egiteko.

Asanbleak Lagun Aro EPSVren proposamena onartu du Donostiako Kursaalen eta "diru-sartzeak handituz, erakundeari sortutako konpromisoei aurre egitea" dute helburu.

Disoluzio prozesuan dauden kooperatibetan aurretiko erretiroei dagokien hainbat alderdi ere aldatzea onartu du mutuak. Urtarrilaren 1etik aurrera, kooperatibistek 55 urterekin hartu ahal izango dute aurretiko erretiroa, kontsumoaren aurrerapenaren &80rekin (orain arte %60 jasotzen zuten). 300 mutualista ingururengan izango ditu ondorio zuzena.

Lagun Arok gogoratu du neurri horiek enplegurako laguntzari dagokiela bakarrik, baina ez Mondragon Korporazioaren pentsio-sistemari: "kapitalizazio-sistema zehatz baten bitartez finantzatzen da, gainontzeko prestazioen ezberdina".

Hartutako erabakiek aurretik kooperatiba bakoitzean hartu direnak "osatu" egiten dituzte "bazkide langabetuak beste lan batzuetan sartzeko duten konpromisoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea