Bitxikeriak -

Ikusmin handia

Bizia aurkitu ote du 'Curiosity'k Marten?

Misioaren ikertzaile nagusiak elkarrizketa batean aurreratu duenez, Marten aurkitutakoa ''historia liburuetan jasotzeko modukoa da''. Zurrumurru eta espekulazioak dira nagusi sare sozialetan.

Curiosity en Marte. EFE
Descubrimientos del Curiosity en Marte.
Curiosity en Marte. EFE

Erredkazioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zer aurkitu ote du 'Curiosity'k Marten? Bertan aurkitutakoaren inguruko zurrumurru eta espekulazioak nagusi dira azken orduotan sare sozialetan, John Grotzinger misioaren ikertzaile nagusiak egindako adierazpenen ondoren. Elkarrizketa batean aurreratu duenez. Marten aurkitutakoa ''Historia liburuetan jasotzeko modukoa da''.

Grotzingerrek iragarri duenez, abenduan informazio bilera egingo dute, emaitzak aurkezteko.

Zuhurtzia eskatu dute

Misioa koordinatzeko ardura duen JPL (Jet Propulsion Laboratory) laborategiak ostegun honetan argitu duenez, SAM izeneko tresnak Marten lortutako lurzoru laginak ari dira aztertzen. Marteko lurzoruaren azterketa kimikoa egin eta bertan molekula organikoak aurkitzeko diseinatutako tresna da azken hau. Guy Webster JPL laborategiko bozeramileak esan duenez, oraindik ez daude prest aurkezpenik egiteko.

''Kimiko organikoa naiz eta Marten konposatu kimikoak aurkitzeak hankaz gora jarri luke lurra. Baina materia organikoa aurkitzeak ez du derrigorrez esan nahi bizia aurkitu dugunik'', azaldu du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea