Bitxikeriak -

HUNAN, TXINA

Epaitegian, iPhone eta iPad bat erosteko giltzurruna saldu zuelako

17 urte besterik ez ditu ustezko trafikatzaileak. Bederatzi lagun daude inplikatuta.

Giltzurruna saldu eta iPhone-a erosi du. Argazkia: EITB
Txina Giltzurruna iPhone |  Giltzurruna saldu eta iPhone-a erosi du
Giltzurruna saldu eta iPhone-a erosi du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hunan (Txina) probintziako auzitegi batean hasi da, iPhone bat eta iPad bat erosteko, giltzurruna saldu zuen nerabearen kontrako epaiketa. Kasuan, guztira, bederatzi lagun daude inplikatuta.

Beihu barrutiko prokuradoreak He Wei-ri organoen trafikoarekin dirua irabaztea egotzi dio. Dirudienez, He diru guztia xahutu zuen zorizko jokoetan eta Yin Shen-i, internet bidez, organo emaileak bilatu ditzan eskatu zion.

Emaile bat aurkitu eta gutxira, Song Zhongyu, Yunnan probintzian lan egiten zuen zirujauak, Wang abizena duen 17 urteko gazteari giltzurruna atera zion. Beste gizon bati jarri zion 2011ko apirilean.

Giltzurrun arazoak ditu orain

Gaztea iPhone eta iPad batekin etxera bueltatu zen. Gurasoek nondik atera zituen galdetu ziotenean, giltzurruna saldu zuela aitortu zien. Ebakuntzaren ostean, Wangek giltzurrun arazoak ditu.

Nerabearen abokatuak 2,27 milioi yuaneko (290.000 euro baino gehiago) kalte-ordaina eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea