Bitxikeriak -
Bitxikeriak
Etxeko ura edateak homosexual bihurtuko zaitu
Peruko alkate batek etxeko ura ez edatea gomendatu die gizonezkoei, homosexual bihurtuko direlakoan.
Huarmey herriko (Peru) alkateak, Jose Benitezek, etxeko ura ez edatea gomendatu die bere herriko gizonei. Izan ere, hala eginez gero, homosexual bihurtuko direla ohartarazi die, herrialde horretako telebista-kate batek jakinarazi duenez.
Alkatearen esanetan, inguru horietako urek estronio ugari daukate, eta horrek "gutxitu egiten ditu gizonezkoen hormonak".
Benitez urrunago joan da, eta Tabalosos herria jarri du adibide, ura hangoa baita eta bertan "14.000 homosexual" baitaude.
Noski, zientzialariek ukatu egin dute estronio kopuru handiek homosexualitatea eragitea. Bai, ordea, minbizia, anemiak eta bihotzetako arazoak.