Bitxikeriak -

Ez da estreinaldian egongo

Preso batzuek grabatutako film labur bateko protagonistak ihes egin du

Leoneko kartzelako errespetu moduluko presoa zen eta ateratzeko baimen baten ostean itzuli ez zenetik bila ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Culpable izeneko film laburra estreinatuko dute ostiral honetan, baina ekitaldian ez da pelikularen protagonista izango. Jose Manuel Cendon Leoneko espetxeko zuzendariak adierazi zuenez, iheslaria errespetu moduluko presoa zen eta ateratzeko baimen baten ostean itzuli ez zenetik bila ari dira.

Zuzendariak azaldu duenez, ihes egin duen presoaren pertsonaiak pertsona bat hiltzen du eta kartzelan sartu ostean, hildako pertsonaren irudipenak izaten hasten da.

Filmaketak bost hilabete iraun ditu eta protagonistak ihes egin ostean istorioa moldatu behar izan dutela azaldu dute egileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea